
-
Ondare kultural immateriala
Bio / aurkezpena
BETI JAI ALAI Euskal kultura eta tradizioak, batez ere dantza, mantendu eta bultzatzea helburu duen kultur elkartea. 1968an hasitako proiektua Euskal Herriko dantza, ohitura eta erritoen ikerketan, ikaskuntzan, kontserbazioan eta dibulgazioan oinarritzen da, jatorrizko tokian ikasitakoari edo dokumentu historikoetan aurkitutakoari ahalik eta leialena izaten saiatuz, eta osagarri eta apaindurarik gabe ezagutaraziz.
Etiketak / gako-hitzak
Proiektu / zerbitzu nagusiak
-
Aurreskua Begoñan
1995ean berreskuratutako aurreskua da eta abuztuaren 15ean Begoñako elizatean dantzatzen ziren dantzak irudikatzen ditu. Janzkerak zintzo birsortzen du Jenaro Perez de Villamilen koadroa (1842)
-
Begoñako Ezpata Dantza
Begoñako Basilikaren barruan dantzatzen den dantza da, antzina egin eta galdu ziren ezpata-dantzak birsortzen dituena
-
XVI. eta XVII. mendeetako jantziak berreskuratzea
XVI. eta XVII. mendeetako emakumezkoen zein gizonezkoen jantziak berreskuratzea, dokumentu historikoen edo Francisco de Mendietaren "La Jura de los Fueros del Señorío de Vizcaya por Fernando V de Castilla (1609)" koadroaren bidez, besteak beste.
Elkarte / sarea / aliantza nagusiak
-
Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarraren barruan dagoen dantza federazioa, Bizkaiko eta Euskal Herriko dantza tradizionaleko talde gehienak biltzen dituena.
Elkartea ikusi