
Itxas Argia Dantza Taldea
Sorkuntza / ekintza zuzena
-
Eszenikoak eta zuzenekoak
Bio / aurkezpena
1964. urtean Getxon sortuta, dantzari txiki, ertain zein helduek osatzen dugu talde hau eta guztira 100 baino gehiago gara dagoeneko. Dantzaldi desberdinetan parte hartzen dugu eta ekitaldi propioak antolatu ere. Ezkontzetan eta ospakizun berezietan ere izaten gara. Gure helburua euskal dantza tradizionala zabaltzea, ezagutaraztea eta transmititzea da. Sorkuntzaren esparruan pauso txikiak ere eman ditugu. Era berean, euskararen eta kulturaren alorren inguruko baloreak hedatzea gura dugu.
Etiketak / gako-hitzak
Proiektu / zerbitzu nagusiak
-
Herrien Jaialdia
Getxoko San Isidroko jaiak aitzakiatzat hartuta, urtero, maiatzean Herrien Jaialdia izeneko dantzaldia antolatzen dugu. Bertan, atzerriko talde bat gonbidatzen dugu gurekin batera dantzatzera eta euren folklorearen lagin bat erakustera. Ekimen hau 1993an sortu zen eta, ordutik, urtero errepikatzen dugu.
-
Umeen Dantzaldia
Taldeko txikienen dantzaldirik garrantzitsuena da. Ikasturtean zehar jaso dituzten elkartruke gonbidapen guztiei erantzun ematen diegu gu gonbidatu gaituzten taldeei gonbidapena itzuliz. Era horretan, leku desberdinetatik etorritako dantzari txiki eta gazte mordoa biltzen da Getxoko Andra Mariko aparkalekuan.
-
Ekitaldiak, ezkontzak, dantzaldiak
Mota guztietako ekitaldietan parte-hartzen dugu, esaterako, jai herrikoiak, inaugurazioak, gala bereziak, udal egitasmoak, ezkontzak, urteurrenak, etab. Horietariko asko urtero errepikatzen ditugu baina beste batzuk dantzaldi puntualak izaten dira. Kontaiguzu buruan daukazun ideia eta forma ematen lagunduko dizugu!
Elkarte / sarea / aliantza nagusiak
-
Getxoko Udala
Gure egitekoaren babesle nagusia.
Elkartea ikusi -
Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
Bizkaiko dantza taldeen federazioa.
Elkartea ikusi -
Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Herriko dantza taldeen federazioa.
Elkartea ikusi