Lauaxeta Sariak

Lauaxeta Sariak

Sustapena / bultzatzea / arautzea


Alameda de Recalde, 30, 48009 Bilbao, Vizcaya, España
  • Literatura Literatura

Bio / aurkezpena

2005 urtean sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Saria, Bizkaian bereziki eta, munduan zehar, oro har, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsona edo taldeak publikoki saritzeko eta jarduera horiek plazaratu eta zabaltzeko, gizarte osoa zeregin horretara erakartzeko pizgarri gerta daitezen. 2012 urtean aintzatespena poesiaren eta ikus-entzunezkoen arloetara ere zabaldu zen.

Etiketak / gako-hitzak

  • #poesía
  • #ikusentzunezkoak

Proiektu / zerbitzu nagusiak

  • Lauaxeta Poesia saria

    Lauaxeta Poesia saria

    «Lauaxeta Poesia Saria», euskaraz bertsotan edo poesia-prosan sortutako poesia saritzen duena bi mailatan: 1) delako lana argitaratu denean 35 urte edo gehiago duten idazleei dagokiena eta 2) 35 urtetik beherakoena. Egin-eginean ere, lanen bikaintasunez gain, idazle gazteen artean poesiagintza suspertzeko eta zabaltzeko asmoz mailakatu eta banatu da sari hau.

  • Ohorezko Lauaxeta Saria

    Ohorezko Lauaxeta Saria

    Bizkaian, bereziki, eta munduan zehar, orokorki, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan pertsona fisiko edo juridiko batek edo batzuek edo irabazi-asmorik gabeko kolektibo edo talde batek edo batzuek izan duen/duten ibilbidea saritzen duena

  • Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria

    Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria

    «Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria», memoria historikoari buruz euskaraz sortutako dokumental formatuko ikus-entzunezko lanak saritzen dituena, hain zuzen, Euskal Herriaren bilakaera historikoan arrastoa utzi duten gertakari, talde edo pertsonetan oinarritzen diren lanak