
Mutis Espazioa
Ekipamendua / egiturazkoa
Iturriondo Kalea, 10, 48940 Leioa, Bizkaia, España
-
Eszenikoak eta zuzenekoak
Bio / aurkezpena
MUTIS ESPAZIOA Euskadin dantzarako prestakuntza eta sorkuntza gune bat izateko beharretik sortu da. Matxalen Bilbaok eta Natalia García Murok zuzendutako espazio bat da, eta haren funtsezko oinarria, kalitatezko lanbide-heziketako programa bat eskaintzea da. Programa hori sorkuntzaren esparruko irakasle-talde batek osatuko du, bakoitzak bere pentsaera eta egiteko moduekin. Mugimendua gorputz-kontzientziako egoera bat da, praxian zentzua hartzen duena. Dantzariak, urrats sekuentzia bat imitatu baino gehiago, bere ekintzak behatzeko eta esperimentatzeko gaitasuna eskuratzea nahi dugu, analisi baten bidez: espazioa, denbora, energia Pentsamendu kritikoa duten dantzariak prestatu nahi ditugu, etengabeko eraldaketan egoteko gaitasuna duen gorputz eskuragarriarekin. MUTIS ESPAZIOA filosofiaren beste zutabe garrantzitsu bat sortzaileei baliabideak eskaintzea da, dantzarien artean sinergiak sortzea sormena eta lankidetza aktibatuz, eta gure sektorearen beharrei erantzungo dieten jarduerak sortzea. Azkenik, eta ez garrantzi gutxiagokoa, MUTIS ESPAZIOA izango da Matxalen Bilbaoren konpainiaren egoitza.
Etiketak / gako-hitzak
Proiektu / zerbitzu nagusiak
-
Lanbide Heziketako 2023/2024 ikastaroa
Bigarren promozioa irakasle taldea 2023/24: Daniel Abreu, Cristiane Boullosa, Mónica Valenciano, Los Informalls, Myriam Pérez Cazabón, Jean Marc Lebon, Chey Jurado, Natalia Fernandes, Natalia García Muro eta Matxalen Bilbao. Modulu bakoitzak honako hauek barne hartzen ditu: - Irakasle gonbidatuaren eguneroko klaseak, asteko bost egunetan - Irakasle bakoitzari dagokion sormen-tailerra, astean bi egunetan - Modulu bakoitzaren amaieran sormen-prozesuaren aurkezpena
-
SOKAIRE EGOITZAK
Dantzaren edo mugimendu-arteen esparruan sortze-prozesuan dauden proiektuak ikertzen eta garatzen laguntzeko, MUTIS ESPAZIOAk bere proiektu artistikoan gorputza eta mugimendua tresna nagusitzat jotzen dituzten edo sorkuntza koreografikoko lan bat garatu nahi dituzten sortzaile eta konpainiak hartzeko eta laguntzeko deialdia zabaldu du. Programak lehentasuna ematen die euskal konpainiei. Deialdia urte osoan egongo da zabalik.
Elkarte / sarea / aliantza nagusiak
-
ADDE Dantza
Ambas ADDE y Mutis se ocupan de fortalecer la danza profesional en Euskadi.
Elkartea ikusi