TARTEAN TEATRO
Sorkuntza / ekintza zuzena
C. Bidebarrieta Kalea, 4, 48005 Bilbao, Vizcaya, España
- Eszenikoak eta zuzenekoak
Bio / aurkezpena
TARTEAN TEATROAK SORTU, EKOIZTU ETA BANATZEN DITU ANTZERKI IKUSKIZUNAK, EUSKARAZ BATEZ ERE, BAINA BAITA ERE GAZTELANIAZKO BERTSIO DUTEN IKUSKIZUN BATZUK. Hauen artean: ALDERRAY, BAKE LEHORRA / LA PAZ ESTERIL / EZ DOK ERO DESENTXUFATUA... Formato txikiko ikuskizunak ere ekoizten ditugu: TABERNARIA, BIBA VOI....
Etiketak / gako-hitzak
Proiektu / zerbitzu nagusiak
-
ALDERRAY ikuskizuna
ALDERRAY pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke.
-
BAKE LEHORRA
“Bake lehorra”-k XIX. mendeko gerra zibil batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko, ezkereskuma, liberalismo-integismoa, erligio-laizismoa, espainolismo-fuerismoindependentismoa… gerra zibil haietan gorpuztu ziren. Duela gutxirarte pairatu dugun gatazka armatua, orduko sute horien txingarretatik sortu zen. IKUSKIZUN HAU EUSKARAZ ZEIN GAZTELANIAZ EGIN DAITEKE.
-
EZ DOK ERO DESENTXUFATUA
Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua. Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa.