Txikito Bidea kultura elkartea

Txikito Bidea kultura elkartea

Sorkuntza / ekintza zuzena


Txabarri K., 85, La Iberia, 48910 Sestao, Bizkaia, Espainia
  • Ondare kultural immateriala Ondare kultural immateriala
  • Zeharkakoa Zeharkakoa

Bio / aurkezpena

Txikito Bidea kultura elkartea 2024an sortu da Sestaoko Txabarri auzoan herri kultura eta euskara sustatzeko, jatorri ezberdinetako auzokideen arteko zubiak eraikitzeko, herritarren bizikidetza sustatzeko eta kohesioa oinarri duen jendarterantza urratsak emateko.

Etiketak / gako-hitzak

  • #Txabarri
  • #Sestao
  • #euskara
  • #Aniztasuna
  • #Bizikidetza

Proiektu / zerbitzu nagusiak

  • Aniztasun Eguna

    Aniztasun Eguna

    Txabarri auzoan, Sestaon eta inguruetan erreferente izango den eta kultura eta jatorri ezberdinetako herritar eta elkarteei protagonismoa emango dien jaia antolatzeko helburuarekin sortu zen 2022 urtean. 2024tik Txikito Bidea kultura elkarteak antolatzen du hogei bat elkarteren laguntzarekin batera.

  • Txabarriko jaiak

    Txabarriko jaiak

    Ekaineko bigarren asteburuan ospatzen dira Sestaoko behekalde guztia biltzen duen Txabarri auzoko jaiak. Hiru egunetan zehar kontzertuak, herri bazkaria, elektrotxarangak, erromeria, dantzak, erraldoiak, kale animazioak, triki-bertso-poteoak...

  • Trikitilarien kalejirak

    Trikitilarien kalejirak

    Txikito Bidea Kultura elkarteak trikitilari talde propioa du eta lantzean behin kalejirak eta trikipoteoak egiten ditugu Txabarri inguruetan giroa sortu eta komunitatea eraikitzen laguntzeko.

Elkarte / sarea / aliantza nagusiak

  • Eusko Lorak elkartea

    1957an jaiotako Eusko Lorak elkarte eta dantza taldeak Txabarrin antolatzen diren ekimenekin bat egiten du, antolaketan parte hartuz. Aniztasun Egunean soka-dantza dantzatzeaz gain, Txabarriko jaietan Egu-dantzak plazaratzen ditu

    Elkartea ikusi
  • San Miguel eskaut taldea

    San Miguel eskaut taldea Sestaoko Txabarri auzoan kokatuta dagoen aisialdi taldea da. Elkartearen hasieratik elkarlanean aritu gara antolatu diren ekimen guztien antolaketan, umeek eta nerabeak herri kulturan sustatu eta egokiak diren baloreak ikasten laguntzeko.

    Elkartea ikusi
  • Txirbilenea kulturgunea

    Txirbilenea kulturgune autogestionatua Txabarri auzoan kokatzen da. Aniztasun Eguneko eta Txabarriko jaietako antolaketan laguntzaile dugu eta berebiziko laguntza ematen digu (materiala, soinua, txandak...) auzoan ekimen guztiak aurrera atera ahal izateko.

    Elkartea ikusi