
Museo de la Paz de Gernika
Ekipamendua / egiturazkoa
Foru Plaza, 1, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia, España
-
Ondareari aplikatutako jarduera esparruak
Bio / aurkezpena
Gernikako Bakearen Museoa museo tematikoa da, eta 1937ko apirilaren 26an (Gernikako bonbardaketa, Gerra Zibila) gertatutakoa azaldu nahi die bisitari guztiei. Horretarako, hainbat galdera egiten dizkie, beren erakusketa iraunkorrean zehar, gai hauen inguruan hausnartzen laguntzeko: 1. Zer da bakea? 2. Zer ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak? 3. Bizitako bonbaketa: lekukoen testigantzak 4. Zer gertatzen da gaur egun munduan Giza Eskubideekin?
Etiketak / gako-hitzak
Proiektu / zerbitzu nagusiak
-
Memoritour Gernika
Gernikako Bakearen Museoak "Memoritour Gernika" programa eskaintzen du. Programa hori hainbat ibilbide gidatuk osatzen dute, eta hiriko ondare memoriala, sinbolikoa eta historikoa ezagutarazi nahiean. 7 dira eskaintzen diren ibilbide gidatuak: 1. Hegazkinen aurkako babeslekuak 2.Gernikako berreraikuntza 3.Gernikako monumentuak eta memoria 4. Picasso eta "Guernica" 5.Gernikako hilerria: gerra Zibilaren lekuko 6.Gernikako emakumeak 7. Gerra Zibileko korrespontsalak
-
Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua
Dokumentazio Zentroa zerbitzu publiko bat da eta interesaturiko pertsona ororen eskura jartzen du bere ondare dokumentala. Liburu, dokumentu, aldizkari eta material audiobisualez osaturiko ondare dokumentala. Dokumentazio zentruak honako arlo hauek hartzen ditu barne: -Gernikako bonbardeaketa. -Gerra Zibila -Erbestealdia.
-
Hezkuntza arloa eta proiektuak
Museoko hezkuntza-sailak tailer didaktiko eta hezkuntza-baliabide ugari garatzen ditu museoak landutako gaietan sakontzeko (in situ eta online). Museoaren lan-arloko proiektu espezifikoetan ere parte hartu ohi du (artea eta bakea, artea eta memoria, giza eskubideak, memoria...), bai proiektu propioetan, bai Europakoetan. Baliabide osagarriak eskaintzen dizkie bai erakusketa iraunkorrari, bai bertan antolatutako edo hartutako aldi baterako erakusketei eta erakusketa ibiltariei.
Elkarte / sarea / aliantza nagusiak
-
INMP (Bakearen aldeko museoen nazioarteko sarea)
Bakearen aldeko museoak irabazi-asmorik gabeko hezkuntza-erakundeak dira, eta bakearen kultura sustatzen dute, bakearekin lotutako materiala bilduz, erakutsiz eta interpretatuz.
Elkartea ikusi -
IC-MEMO (ICOM)
ICMEMO, krimen publikoen biktimen omenezko museoetarako ICOMen nazioarteko batzordea da. Museo horiek iraganeko gertaerak erakusten dituzte, testuinguru historiko batean kokatuz.
Elkartea ikusi -
EUROM ( Europako memorien behatokia)
EUROMek oroitzapen ugariren alde egiten du. Historia nazionalak hasiera batean eman dezaketena baino askoz lotuago daude.
Elkartea ikusi